Caserren zuzendaritzak erabaki zuen grebalariek osatu beharko zituztela bajak, lizentziak, baimenak, etab. Helburua zen lantoki honetan greban zegoen beharginik ez geratzea. Horregatik, ELAk auzitara jo zuen, eta Bilboko Lan Arloko 6. Auzitegiak demandaren aldeko epaia eman du.
Estrategia argia da: Enpresak eta Aldundiko Gizarte-ekintzako arloa elkar hartuta ari dira jokatzen. Izan ere, Aldundiak eskatu du gutxieneko zerbitzuak %80raino gehitzea, baina gainera agindu die zahar-etxeei gutxieneko zerbitzuak kasu batzutan %99raino bete ditzatela. Caserren zuzendaritzak hala aitortu du; Aldundiak esandakoa betetzen ari zirela adierazi du epaiketan.
Honek agerian uzten du Aldundiaren eta patronalaren asmoa: grebaren eragina leundu nahi dute, langile eta egoiliarrak itoaz; arreta eta lan baldintzak gero eta okerragoak baitira urtez urte, enpresen etekinak puzten ari diren bitartean.
ELAk ez du etsiko. Mobilizatzen, erreibindikatzen eta borrokan jarraituko du langileak babesten dituzten gainerako kolektiboekin batera; grebalariek Bizkaiko gizartearen sostengua dute. Irtenbidea Aldundiaren esku dago, zeinak sektoreko oheen %70 finantzatzen duen; haatik, 215 greba egun eta 17 hilabeteko gatazka igaro diren arren, erakunde hau oinarrizko gizarte-zerbitzuarekiko utzikeria nabarmenaz ari da jokatzen.