Tradebu proiektua Ekologistak Martxan eta UPV-EHUren artean osatutako partzuergoak bultzatzen du eta Energia Trantsizioen inguruan dihardu, energiaren alorrean iraunkortasunerako eraldaketa demokratikoa nola burutu ikertuz. Aldaketa klimatikoa, erregai fosilen izaera mugatua, energiarekin erlazionatutako bestelako ingurumen eraginak edota energia pobrezia bezalako arazoak ikusita, energia ereduaren trantsizioa pentsatzeko eta planifikatzeko beharra ikusten da arlo akademiko zein sozial askotan. Proeiktuaren helburuetako bat gai honekiko eztabaida soziala burutzea da.
EHUko Esperientzia Gelan bi egunetan zehar ospatuko diren topaketa hauetan, Tradebu proiektuaren nondik norakoak ezagutzeaz gain, ikerlarien eta alderdi politikoen arteko solasaldiaz gozatu ahal izango dute ere bertaratzen direnek. Izan ere, antolatzaileek azaldu dutenez, "alderdi politikoekin eztabaidatzea eta erronka sozio-tekniko honen aurrean dituzten ideiak eta proposamenak ezagutzea da ekimen honek dituen helburu garrantzitsuenetako bat bat".