EkoLiburudenda: Eguberritan oparitu informazioa eta hausnarketa

Erabiltzailearen aurpegia Ekologistak Martxan 2016ko abe. 16a, 13:10

Hemen ditugu dagoeneko gehiegikeriaz eta kontsumismoz betetako egun hauek. Gure eguneroko bizitzen kontsumismoaren baitan, kontsumitzen dugunaren jatorriari eta, batez ere, eraginari buruzko ezjakintasuna areagotu baino ez duten egiten egun hauek: beste leku batzuetan duen eragina, aldaketa klimatikoan duen eragina, Planetan duena, beste langile batzuengan duena, e.a. alde batera utzita.

Hala ere, zaila da  maitasuna ez erakustea maitasun hori opari baten bidez adierazi nahi digutenei. Bai, modu ugari daude maitasun horri erantzuteko, zintzotasun handiagoz, sormen handiagoz...

Ez baduzu denborarik eta zerbait erostera jotzen baduzu,  zergatik ez oparitu pentsarazteko, informatzeko, hausnartzeko zerbait? Gainera, ikuspegi kritikoa eta salaketa bultzatzen dituzten argitaletxeak eta ekimenak sustatuko dituzu, baita gure erakundean horiek ahalbidetzeko egiten den ahalegina ere.

Gure lokalean Ekologia Soziala deritzogunari buruzko hainbat liburu aurkituko dituzu. Data hauetan, gainera, Herri Dendan ere parte hartzen dugu (abenduaren 19tik urtarrilaren 5era), Zirika! Gunean (Erronda kalea 12).

Postaz erosi nahi izanez gero, Tenderetera jo dezakezu: www.ecologistasenaccion.org/tienda