Gobernuak Garoñaren bizitza 60 urteetara luzatu nahi du, eta eragotzi egin behar dugu

Erabiltzailearen aurpegia Ekologistak Martxan 2017ko urt. 16a, 10:55

Bizkaiko Garoñaren kontrako Foroa

Espainiar gobernuak Iberdrola eta Endesari baimena eman nahi die Garoñako zentral nuklearra beste 17 urtez gehiago funtzionamenduan egoteko. Itxuraz batzuentzat Txernobileko 200.000 hildakoak edo Fukuhsimako 500.000.000.000 euroko galerak, ez dira nahikoa arrazoi energia nuklearrarekin behingoz bukatu nahi izateko. 

Bizkaiko Garoñaren kontrako Forotik zera eskatu nahi diegu euskal ordezkari politikoei: Garoñaren baldintzarik gabeko itxiera Eusko Jaurlaritzako gai-zerrendan sartu dezatela eta Gobernu zentralarekin aurrera eramaten dituzten negoziazioetan premiazko eskaera izatea, baita estatuko gainontzeko zentralen bizitza 60 urteetara ez luzatzea ere. 

Elkarretaratze bat antolatuko dugu eskaera hau modu publikoan aurrera eramateko eta ekintza hori prestatzeko datorren urtarrilaren 19an bilduko gara, Ekoetxean 19:30ean. 

Zure laguntza beharrezkoa da!