Jardunaldiak martxoaren 7tik 16ra bitartean gauzatuko dira, lau egunez. Hamar adituk jardungo dute gai horien inguruan, antolatutako zazpi jardueretan.
Martxoaren 7an, asteartea, jardunaldien aurkezpena egingo da, eta bi hitzaldi emango dira ibaien aldeko jardun ekologistei buruz. Lindanoa eta ur erreserba naturalak izango dituzte hizpide, hain zuzen ere.
Martxoaren 9an, osteguna, ibaien ekologiari buruzko bi hitzaldi emango dituzte UPV/EHUko bi sailetako lau adituk.
Martxoaren 14an, asteartea, ibaietako biodibertsitateari buruzko bi hitzaldi emango dituzte UPV/EHUko bi sailetako hiru ikerlarik.
Martxoaren 16an, osteguna, Yo, el Urumea dokumentala proiektatuko da. Zuzendariaren presentzia izango dugu.