Ekologistak Martxan Bizkaiak, Bizizaleak Kultur Elkarteak, Sagarrak eta Dorretxe Elkarteek III. Baso Jardunaldiak antolatu dituzte, Euskadiko baso autoktonoaren balio naturalak zabaltzeko, baso-azalera handitzeko eta biodibertsitatea hobetzeko asmoz.
Euskadiko eta Menako Haraneko (Burgos) basoei loturiko hainbat alderdiri buruz jardungo dute hamar adituk jardunaldi hauetan. Gaurko baso-kudeaketa pinu eta eukaliptoen landaketetan oinarrituta dago, eta, horren ondorioz, Euskadiko basoetako egoera zaila aztertuko da; klima-aldaketaren erronkak ere aztertuko dira testuinguru horretan. Era berean, kontserbazioa, ekoizpen ekonomikoa eta olgeta uztartuko dituen baso-kudeaketaren aldeko gizarte-, udal- eta eskualde- ekimen berritzaileak erakutsiko dira.
Jardunaldiak martxoaren 13an, 15ean, 20an eta 22an izango dira, 19:00etan, La Bolsa Udaltegian (Pelota Kalea 10, 3. solairua, Bilbo). Martxoaren 24an egun osoko irteera teknikoa egingo da, Menako Haranean garatzen den basogintza bertatik bertara ezagutzeko. Ekintzan parte hartzeko ezinbestekoa da aldez haurretik izena ematea, autobusa denborarekin hartzeko.