Matematika eta, batez ere, Geometria eta Mekanika, binomio hori ulertzeko sortuak izan ziren. Baina, Errenazimenduan, komunitate zientifikoak objektu eta mugimendu bakoitzak ezin izango zuela formula zehatz bat izan ulertu zuen.
Orduan, Topologia sortzeko beharra nabaritu zen, Txiklearen geometria delakoa. Arlo honetan bi forma baliokideak dira bata bestearengan deformatu ahal bada, modu jarraian, hautsi gabe, zulorik sortu edo estali gabe. Horrela, esate baterako, kafe-kopa eta donuts goxokia baliokideak dira, bakoitzak zulo bakar bat duelako.
Suitzako Leonard Euler (1707-1783) matematikariari leporatzen zaio Topologiaren sorrera, Königsberg Hiriko Zazpi Zubien problema aztertu zuenean. Mende t’erdi pasa ondoren, zientziaren beste erraldoi batek, Henri Poincare (1854-1912) izeneko frantziarrak, Topologiaren eremua eta Zeruko Mekanika berritu zituen.
Poincarek, 1904.ean, hurrengo galdera egin zion bere buruari: guk bizi dugun lau dimentsiotako espazioan (luzera, zabalera eta altuera, gehi denbora) esferaren baliokidea den gainazal baten berau biltzen duen elastiko bat leunki bihur daiteke puntu batean kontratatu arte?
Komunitate matematikoak laster jabetu zen arazoaren garrantziaz eta zailtasunaz, horregatik 'Poincareren aburua' bezala izendatu zuen. Ehun urte baino gehiago pasa ziren, 2006an, Gregori Perelman Errusiarrak behin betiko froga bat aurkitu zuen arte.
Perlemanen Poincareren Konjeturaren froga eta 1993ko Andrew Wilesen Fermat-en Teoremaren ospetsuaren ebazpena Matematikaren historian izan diren urrats nagusienetarakoak bihurtu dira, azken hamarkadetan biak ezagutzeko aukera bakarra izan dugularik.
Perelman, Fields domina irabazi zuen 2006an eta ondoren Clay Fundazioaren miloi bat dolarreko saria. Baina biei uko egin zien. Perelmanentzat emaitza frogatzea zen nahi zuen sari bakarra. Beste denak soberan ziren.
Honela jokatuz Perelmanek beste guztioi bidea erakutsi zigun.