Ostiralean Black Friday kanpaina hasten da, asteburu guztian zehar luzatuko dena. Horregatik, gure asanbladatik, kanpaina komertzial hauetan sortzen diren lan postuen prekarizazioa eta kontsumismo basatia salatu nahi dugu.
Horregatik guztiagatik, larunbatean 13.00etan Moyuako HyM dendara bertaratzea eskatzen dizuegu. Parodia ekintza bat egingo dugu, egoera hau salatzeko.