Ez gaitzatela turismoaren bidez esplotatu

Erabiltzailearen aurpegia EraginBilbo 2017ko eka. 20a, 09:52

Uda heltzearekin batera, Bilboko kaleak turistaz betetzen dira. PNVk eta bere komunikabideek turimoa Bilboko salbazioa dela saldu arren, Bilboko auzoetako gazteok argi daukagu hiri eredu hau gazteon lan prekariotan oinarritzen dela: zerbitzariak, sukaldariak, zaintzaileak, gidak... Epe laburreko lan tenporalak, gaizki ordainduak, askotan kontratu gabeak, mugikorrari itsatsita eta nagusiarekiko menpe egon beharra...

Horregatik, ekainaren 27an, asteartea, 12:00etan, Guggenheim museoko eskaileren beheko partean, Bilboko hiri eredu honek turismoaren inguruan sortzen duen lan prekarioaren kontrako mobilizazio/parodia egingo dugu.