Baina, badira inpotentzia eta etsipenean eroritako gaztez betetako testuinguru horretan, beraien negozioa indartzeko aukera ikusi duten enpresak: apustu etxeak!
Duela gutxi argitaratutako ikerketa baten bidez jakin izan da EAEko 3 gaztetatik 1 apustuetan aritzen dela. Ildo berari jarraituz apustu etxeetara doazenen %66a 35 urtetik beherakoa izatea ere oso deigarri egiten da. Gainera, jokoan aritzen diren gazte horien %15a ludopata bihurtzeko arrisku larria du.
Datu orokorragoetara joanda, 2017an EAEn 340 milioi euro xahutu ziren apustuetan, 2016an baino %10,5 eta 2012an baino %113 gehiago. Nafarroan ere parekoa izan zen igoera 5 urtetan 25 milioi euro jokatzetik 74 ra pasa baitzen, %150 gehiago. Denbora tarte berean apustuak burutzeko lokalen gorakada %38koa izan da; bakarrik EAEn mota honetako 206 daudelarik.
Hala ere, gazteria arazo honen biktima izatea ez da kasualitatea. Apustuetxeek iragarkietan eta kirol taldeetan duten presentziaren gorakada esponentzialak apustuaren onarpen soziala handitu eta jokorako joera indartzeko bultzada izan da.Gaur da eguna non Erreala denera honetako babeslerik ez duen La Ligako talde bakarra.
Gizarte zibil eta instituzioetatik apustu etxeak gure auzo eta taldeetatik desagertarazteko erremintak aurkitu behar ditugu. Norabide horretan,ondorengo betebeharrakpremiazkoakdirelaustedugu:
a) Kirol apustuen publizitatea debekatu, Italian dagoeneko egiten hasi diren bezala.
b) Adingabeek zuzenean edo zeharka apustu egiteko dituzten erraztasunekin bukatzeko neurri zorrotzak jarri, horietako bat tabako makinetan erabilitakoa izandaitekeelarik.
c) Ludopatia gaixotasunbat bezala tratatua izatea, Nafarroan drogodependentzia kasuetansartzekohartudenerabakiansakonduz.
Apustu etxeak gure kaleetan zabalduz doaz eta beraien publizitateak une oro bonbardatzen gaitu. Gure kontrakotasuna adierazteko antolatzeko unea da. Aski da beste alde batera begiratu eta tranpa zikina denari, langile auzotako gazteria ludopatiara kondenatuz negozio egiteari, dibertsio sano bezala hartzeaz.