Ez da makala hamabost urte hauetan egindako lana, ezta lortutakoa ere.
Euskararen Astean auzoko 20 ikastetxeek parte hartzen dute, ez da gutxi. Ikastetxeei begirako hainbat ekimen antolatzeaz gain, auzora begirako bestelako ekimenak ere aurrera ateratzen ditugu. Euskararen asteko azken edizioetako ekimen jendetsuenak LIBDUPA eta FLASHMOBA izan dira, euskararen aldeko ekimen parte-hartzaile eta ikusgarriak.
Zein erronka proposatzen dizuegun aurten? Gorde ezazue martxoaren 13a, laster jakingo duzue zer egingo dugun!
Denon artean SANTUTXU EUSKAHALDUN!