Hamabostgarren Euskararen Astea izango dena antolatzen gabiltza eta ohitura den bezala, aurten ere, ikastetxeetan eta auzoan ekimen ezberdinak burutzera gatoz. Hauen artean, ekimen jendetsu eta indartsu bat burutu izan dugu azken urteetan, esaterako, duela 3 urteko Lipduba edo iazko Flashmoba. Hauekin, auzoa alaitu eta Santutxun euskara lau haizetara zabaldu genuen. Ildo honi jarraituz, aurten kirol erronka bat proposatzera gatoz!
'Egin eta eragin 240 minutuz Santutxu euskahaldundu'. 240 minututan auzokide ezberdinek bizikletei etengabe eragiten egotea da planteatzen dugun erronka, euskaraz bizi nahi dugula adierazteko.
Auzoan euskararen aldeko ekimen jendetsu, ikusgarri eta alai bat burutuko dugu beraz. Horretarako, kirol erronka forma izango duen ekimena proposatzen dugu. Bizikleta estatikoen gainean 4 orduz, etenik gabe, pedalkadak ematen egotea da helburua. Hau da, auzoko erdigunean, euskararen aldeko pedalkadak ematen arituko gara. Horrez gain, bizikleta erronkaren inguruan mota desberdinetako ekintzez osatutako egitarau zabala antolatuko da, besteak beste aerobica, salsa ikastaroa, bertsolariak...
Izena ematea garrantzitsua da dena behar bezala antolatu ahal izateko. Horretarako uriola.eus en daukazuen bannerrean klik eginda izango duzue aukera izena eman eta bestelako informazioa eskuratzeko. Denbora aurrera joan ahala, informazio desberdina agertzen joango da, beraz, egon adi!
Edozein zalantza izatekotan, euskaraastea.stx@gmail.com e-mail helbidera idazteko aukera ere baduzue, hortaz idatzi lasai!
Guztion artean lortuko dugu!!!
Egin eta eragin Santutxu euskahaldun bat lortzera goaz!
Animatu eta parte hartu!