Euskararen aldeko pedalkadak emateaz gain kolorez eta musikaz jantzitako jailadia antolatzen ari gara martxoaren 13rako. 4 ordutan, etenik gabe, pedalkadak emateaz gain beste hainbat ekitaldiz gozatzeko aukera izango dugu arratsalde guztian zehar. Musikariek auzoko kaleak girotuko dituzte, txikienentzako jolas eta tailerrak antolatuko dituzte Ximelgorriko lagunek, aerobic eta saltsa erritmoekin gorputza astintzeko aukera izango dugu, bertsolariak, dantzariak...
Gogoratu bizikleta erronka burutzeko zue laguntza ezinbestekoa dela, beraz apunta zaitez www.euskarenastea.tk edo edo www.uriola.eus -en topatuko duzuen bannerrean.
Ez dago aitzakiarik martxoaren 13an etxean geratzeko! Etor zaitez Santutxu euskahalduntzera!!!
Denon artean egin eta eragin SANTUTXU EUSKAHALDUN!