Tailerra: `Emakumeak eta Literatura. XIX. mendeko idazle iparramerikarrak´

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2014ko ira. 2a, 09:11

Tailerra Josune Muñozek emango du irailaren 16tik abenduaren 16ra bitarteko astearteetan. Izena emateko epea zabalik dago.

Tailer honetan garai hartan Ipar Amerikan zeuden hiru kultura nagusietako literatura-lan esangarrienak ezagutarazi, irakurri eta aztertuko dira: indigena, anglosaxoia eta afroamerikarra.

Hona hemen tailerraren gidoia:
    •    Aurkezpena eta mintegiaren geografia, historia eta bibliografiara sarrera
    •    Emakume indiarrak: Pocahontas-etik (1607) Louise Erdrich-era
    •    Emakume europarren helduera. Lehen harremanak
    •    Emakumeak Estatu Batuen iraultzan eta sorreran
    •    Emakume afroamerikarrak. Esklaboasunaren literatura
    •    Mugimendu abolizionista: La cabaña del tío Tom
    •    Gerra Zibila emakumeen ahotik
    •    Emakumezko olerkari handi bat. Emily Dickinson
    •    Iparraldeko industrializazioa eta mugimendu sindikalista
    •    Hegoaldearen berreraikitzea * Mendebaldearen konkista
    •    Aitzindariak
    •    XX. mendearen konkista bidean: Bertha Palmer – 1893ko erakusketa kolonbotarra
    •    New Woman: emakumezko literatur eredu berriak

Orokorrean sesioak teoriko-praktikoak izango dira. Mintegiaren hasieratik, asteartero parte-hartzaileek aste horretan irakurritako lanen iruzkinak egingo dituzte lehenengo eta liburu horiek adierazitakoa komunean jarriko dute. Tailerraren hasieran lanerako materialak emango dira.

Josune Muñozek emango du tailerra. Gaztelaniaz izango da eta irailaren 16tik abenduaren 16ra bitarteko astearteetan izango da, 18:00etatik 20:00etara, Foru Liburutegiko 5. solairuko tailer aretoan.

Tailerra doakoa da. Irailaren 1etik 10era bitartean eman ahalko da izena, bai liburutegian bertan eta bai telefonoz edo posta elektronikoz (gehienez 20 plaza, izen ematearen ordenari jarraiki).

Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edo liburutegiko txartela erakutsi beharra dago.