BizkaIdatz VII. Literatura Saria

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2014ko urr. 28a, 12:51

Kontakizunak aurkezteko epea irekita.

 Bizkaiko Foru Aldundiak sari hau abian jarri du alde batetik bizkaitarren sormena sustatzeko, eta, bestetik bi egun azpimarragarri ospatzeko: Liburuaren Nazioarteko Eguna (apirilaren 23an) eta Liburutegiaren Nazioarteko Eguna (urriaren 24an).

  Lehiaketa honetan egileak proposatzen duen istorioa jarraitu behar da, euskaraz edo gaztelaniaz.

  Kontakizuna Ana Urkizak hasiko du euskaraz eta Iván Repilak gaztelaniaz. Lanok, Bizkaiko Foru Liburutegian, Diputazio kalea 7- 48008 Bilbo, aurkeztuko dira eta horretarako azken eguna 2015ko otsailaren 20a izango da.