uriola.eus

Erakusketa: DELETRIX, isilarazitako hitza

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Testuen gaineko zentsuraren adibideak jaso eta testuok liburuotan ezabatu, marratu edo desagerrarazteko dauden moduak erakusten ditu erakusketak. Foru Liburutegian, urriaren 31tik azaroaren 29ra arte ikusgai egongo da.

Bizkaiko Foru Aldundiak IX. ZENTSURA AT! jaialdirako ekitaldietan hartzen du parte, Joan Fontcuberta argazkilariaren DELETRIX serieaz osatutako erakusketaren bitartez, non testuen gaineko zentsuraren adibideak jaso eta testuok liburuotan ezabatu, marratu edo desagerrarazteko dauden moduak erakusten dituen.

Europako nahiz Ipar Amerikako liburutegi eta artxiboetan aurkitu dituen garai ezberdinetako testu zentsuratuen bidez, azaltzen digu zenbaterainoko biolentzia erabili den idazteko eta pentsatzeko askatasunaren aurka.
 
Erakusketa honek Joan Fontcubertaren 15 irudi originalak, 2 liburu eta 2 kartel nahiz Foru Liburutegiaren 9 liburu zentsuratu biltzen ditu.
 
Erakusketa Foru Liburutegiko Areto Nagusian bisitatu ahal izango da urriaren 31tik azaroaren 29ra, honako ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera 10:30etik 14:30era eta 16:30etatik 19:30etara, eta larunbatetan 10:30etik 13:00era.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa