Datorren abenduaren 18a, arratsaldeko 19:00etan eta Foru Liburutegiko 5. solairuko Hitzaldi Aretoan, Paisajes encartados de Antonio de Trueba izenburuko gaztelerazko hitzaldia eskainiko du Nagore Orellak.
Nagore Orella kazetariak ibilbide bat egingo du Enkarterrietako paisaietan barrena, Antonio Truebak bere lanetan utzi zituen estanpa kostunbristak eta oroitzapenak zeharkatuz. Montellanoko agirizain, poeta eta narratzaileak Enkarterrietako kontakizunen antologiaren argitaratzailea den Seve Calleja izango du lagun.
Doako sarrera, edukiera osatu arte (Foru Liburutegian sartu ahal izateko, NANa, pasaportea edo Liburutegiko Txartela aurkeztu behar da sarreran).