Tailerra: Emakumeak eta euskal literatura

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2015ko ots. 2a, 08:58

Izena emateko epea irekita Foru Liburutegian, otsailaren 14ra arte

Tailer honetan euskal emakumeak objektu literariotik subjektu literario izatera daraman bidea arakatu nahi da, euskal literatura hobeto irakurtzeko aukera emanez.

 

Hona hemen tailerraren gidoia:

 

* Ikastaro, metolodologia eta bibliografiaren aurkezpena. Euskal literaturaren ezaugarri nagusiak.

* Genero-ikerketak eta euskal literatura.

* Euskal emakumeak objetu literario: ahozko literatura: atsotitzak, ipuinak, kondairak, baladak, herri-abestiak (I).

* Euskal emakumeak objetu literario: ahozko literatura: atsotitzak, ipuinak, kondairak, baladak, herri-abestiak (II).

* Emakumeak gizonezkoen literaturan.

* Emakumeok eta bertsolaritza (dokumentala).

* Ahozko literaturatik idatzitako literaturara: Albreteko Juana, Katalina Elizegi.

* Euskal emakumeak subjetu literarioa: haur eta gazte literatura: Mariasun Landa.

* Euskal emakumeen poesigintza.

* Euskal emakumeen antzerkigintza.

* Euskal emakumeen narratiba XX. mendean.

* Euskal emakumeen narratiba XX. mendean.

* Euskal emakumeen narratiba XXI. mendean.

* Emakume idazle bat eskolan.


Orokorrean sesioak teoriko-praktikoak izango dira. Mintegiaren hasieratik, asteartero parte-hartzaileek aste horretan irakurritako lanen iruzkinak egingo dituzte lehenengo eta liburu horiek adierazitakoa komunean jarriko dute. Tailerraren hasieran lanerako materialak emango dira.

 

Josune Muñozek emango du tailerra. Euskaraz izango da eta otsailaren 17tik maiatzaren 19ra bitarteko astearteetan izango da 18:00etatik 20:00etara, Foru Liburutegiko 5. solairuko Tailerren Gelan.

 

Tailerra doakoa da. Otsailaren 2tik 14ra bitartean eman ahal izango da izena, bai liburutegian bertan eta bai telefonoz edo posta elektronikoz (gehienez 20 plaza, izen ematearen ordenari jarraiki).

 

Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edo Liburutegiko txartela erakutsi beharra dago.