Bizkaiko Auzo-Ikastolak (1919-1937): Hezkuntzaren eta Kulturaren aldeko jarduera erabakigarria

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2015ko mar. 13a, 09:58
Argazkia: Gipuzkoako Artxibo Orokorra (GFA)/Juan San Martin

Foru Liburutegian, martxoaren 18tik ekainaren 30era arte ikusi ahako da Auzo-Ikastolen erakusketa.

1919tik 1937ra bitartean 125 Auzo-Ikastola inguru sortzen lagundu zuen Bizkaiko Aldundiak, udal erakundeen eta tokiko biztanleen laguntzarekin. Landa-guneetan estrategikoki banatutako ikastola horien sorrera hezkuntzaren eta kulturaren alorrean gauzatutako jarduketa erabakigarria izan zen.

Erakusketa honen bidez ikastola horien hastapenak, protagonistak (erakundeak zein bizilagunak), Diego de Basterra arkitektoaren lana, proiektuaren sakontasuna, hedapena eta orientazioa, erabilitako materialak eta metodo pedagogikoak eta beren eraikin eta maisu-maistren berezitasuna ezagutarazten da.

Erakusketa Foru Liburutegiko Areto Nagusian bisitatu ahal izango da martxoaren 18tik ekainaren 30eraarte, honako ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera 10:30etatik 14:30etara eta 16:30etatik 19:30etara, eta larunbatetan 10:30etatik 13:00etara.