Datorren ekainaren 4a, arratsaldeko 19:00etan eta Foru Liburutegiko 5. solairuko Hitzaldi Aretoan, El proyecto de las Escuelas de Barriada de Bizkaia (1919-1938) izenburuko gaztelerazko hitzaldia eskainiko du Maite Palizak.
Salamancako Unibertsitatean katedraduna den Maite Palizak gai honen gaineko liburua kaleratu berri du, Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratuta. Bere irakurketa Foru Liburutegiko Areto Nagusian ekainaren 30era arte ikusgai egongo den Bizkaiko Auzo-Ikastolen gaineko erakusketaz osa daiteke.
Doako sarrera, edukiera osatu arte (Foru Liburutegian sartu ahal izateko, NANa, pasaportea edo Liburutegiko Txartela aurkeztu behar da sarreran).