Tailerra: Emakumeak eta literatura: komikiak eta generoa

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2015ko ira. 3a, 08:52
Izena emateko epea irekita irailaren 7tik 15era arte

 Generoaren ikuspegitik aztertutako komikien gaineko tailer honek honako helburu hauek izango ditu:

  • Komikien estilo eta azpigeneroak bereizten ikastea.
  • Komikietako irakurketa kritiko eta hausnarkorra eragitea.
  • Komikien egungo joerak hurbiltzea (eta baita bilakaera historikoa), batik bat euskal lurraldeetan.

Hauxe da tailerraren gidoia:

  • Mintegiaren aurkezpena: metodologia eta bibliografía.
  • Komikien historia (I).
  • Komikien historia (II).
  • Komikien geografia (I).
  • Komikien geografia (II).
  • Komiki genero desberdinak.
  • Euskal komikiaren historia eta egungo panoramika.
  • Begiradak komikietan.
  • Emakumeak komikigintzan.
  • Komikien istorioak.
  • Komikien pertsonaiak.
  • Komikien egiturak.
  • Komikien estiloak (I): irudiak, koloreak, marrak.
  • Komikien estiloak (II) ebaluaketa.

  Oro har, saio teoriko-praktikoak izango dira. Mintegiaren hasieratik, asteartero, parte-hartzaileek aste horretan irakurritako lanen iruzkinak egingo dituzte eta liburu horiek adierazitakoa komunean jarriko dute. Tailerraren hasieran lanerako materialak emango dira.

   Josune Muñozek emango du tailerra. Gazteleraz izango da eta irailaren 15etik abenduaren 29ra bitarteko asteartetan izango da (azaroaren 10a izan ezik) 18:00etatik 20:00etara, Foru Liburutegiko 5. solairuko Tailerren Gelan edota Hitzaldi Aretoan.

 

  Tailerra doakoa da. Irailaren 7tik 15era bitartean eman ahal izango da izena, bai liburutegian bertan eta bai telefonoz edo posta elektronikoz (gehienez 20 plaza, izen ematearen ordenari jarraiki).

 

  Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edo Liburutegiko txartela erakutsi beharra dago.