Erakusketa : Tuberkulosia : Ledo Dispensarioaren 100 urtebetetzea

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2015ko ira. 18a, 09:36
Irailaren 18tik urriaren 17ra arte, Foru Liburutegiaren Areto Nagusian (2. solairuan)

1915. urtean inauguratuta Bilbon, Ledo Dispensarioa XX. mende hasieran gaitz larrienetakoa zen eta heriotz gehien eragiten zituen tuberkulosiaren aurkako zentru garrantzitsuenetakoa izan zen Bizkaian. 

Ehun urte geroago, Medikuntza Historiaren Euskal Museoak behin behineko erakusketa hau antolatu du, tuberkulosiaren gainekoa. Gaitz hau azaltzeaz gain, bere eragina Bizkaian XIX eta XX. mendetan ere aztergai du. Ondoren, 2008.ean desagertutako Ledo Dispensarioa lantzen du.

Erakusketa hau Foru Liburutegiko Areto Nagusian bisitatu ahal izango da irailaren 18tik urriaren 17ra arte, honako ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera 10:30etatik 14:30etara eta 16:30etatik 19:30etara, eta larunbatetan 10:30etatik 13:30etara.

Sarrera dohainik da. Foru Liburutegira sartu ahal izateko NANa, pasaportea edota Liburutegiaren txartela erakutsi behar da sarreran.