Ikastaroa: Komunikaziorako sormena

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2015ko urr. 19a, 13:18

Izena emateko epea irekita Foru Liburutegian azaroaren 7ra arte

Jarduera honen helburua zera da: komunikazio erraza lortzeko lanabesak ikastea, ideia pertsonalak ulertarazteko edota, hori eskuratzeko asmoz, gainerako pertsonak ere inplikatzeko gauza izateko.

Hauxe da Ikastaroaren gidoia:

  • Ideiak adierazteko gakoak.
  • Komunikazio erabilgarria erdiesteko jarrera eta gaitasunak.
  • Norbera ulertarazteko baliabide grafiko eta ikustekoak.
  • Neu ere marrazteko gauza naiz.
  • Proiektuak aurkeztea: arrakasta eta porrotaren gakoak.
  • Ideiak aurkezteko prestaketa-lanak: aproposak eta inkontzienteak.
  • Bitarteko pertsonak inplikatzeko gakoak.

  Saioetan banaka zein taldekako dinamikak, kasu praktikoak, jolasak eta baita ideiak aurkezteko prestaketa-lana erabiliko dira.

  Miren B. Lauzirika izango daikastaroaren irakaslea. Euskaraz zein gazteleraz jarraitu ahal izango da eta abenduaren 7tik 28ra bitarteko astelehenetan izango da, 16:00etatik 18:00etara gazteleraz eta 18:00etatik 20:00etara euskaraz, Foru Liburutegian.

  Ikastaroa doakoa da. Urriaren 19tik azaroaren 7ra bitartean eman ahal izango da izena, bai liburutegian bertan eta bai telefonoz edo posta elektronikoz (gehienez 20 plaza hizkuntza bakoitzeko, izen ematearen ordenari jarraiki).

 

  Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edo Liburutegiko txartela erakutsi beharra dago.