Ehun urtetik gora igaro dira Arratiako Tranbia izenaz ezagutzen den Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa jaio zenetik; eta 2014ko azaroaren 30ean bere heriotzaren 50. urteurrena bete zen. Tranbia ekologikoa zen, baina batez ere ezinbesteko erreferentea erabili behar izaten zuten milaka lagunentzat, bera zelako lantegietara zein Bilboko portura lanean joateko, zein baserriko eta zenbait fabrikatako produktuak gora eta behera eramateko, zein mendizaleak Gorbeiara hurreratzeko garraiobide bakarra.
Bere heriotzaren 50. urteurrena bete denean, tranbiaren gorabeherak ezagutzera emateko asmoz, Bilbotik Durango eta Arratiarako Tranbia Elektrikoa. 50 urte Arratiako Tranbia barik erakusketa aurkezten da.
Erakusketa hau Foru Liburutegiko Areto Nagusian bisitatu ahal izango da urriaren 30etik abenduaren 29ra arte, honako ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera 10:30etatik 14:30etara eta 16:30etatik 19:30etara, eta larunbatetan 10:30etatik 13:00etara.
Sarrera dohanik da. Foru Liburutegira sartu ahal izateko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela erakutsi behar da sarreran.