Euskarazko Irakurle Taldeak 2016 (I)

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2016ko ots. 3a, 14:40

Izena emateko epea irekita Foru Liburutegian otsailaren 8tik 29ra arte

Datak: martxoaren 2/3tik ekainaren 22/23ra; bi talde (hamabostetan behin) asteazken ala ostegunetan, 18:00-20:00 (azken saioa, 17:30-19:30)

Dinamizatzailea: Txani Rodríguez

Lekua: Foru Liburutegiko 2. solairua

Izena emateko epea eta erak: otsailaren 8tik 29ra arte (epea otsailaren 8an 8:30etan irekiko da); liburutegian bertan ala webguneko formularioaren bidez

Gehienez: 20 pertsona talde bakoitzeko (hurrenkeraz)

Hizkuntza: euskara

Irakurgaiak:

    • Martxoaren 2/3an: Hiri hondakin solidoak / Jon Alonso
    • Martxoaren 16/17an: Beduino bat Karibe aldean / Ali Salem Iselmu 
    • Martxoaren 30/31n: 12etan bermuta / Jasone Osoro
    • Apirilaren 13/14an: Wagner auziaz / Hedoi Etxarte 
    • Apirilaren 27/28an: X hil da / Alaine Agirre 
    • Maiatzaren 11/12an: Hauts haietatik / Unai Villena 
    • Maiatzaren 25/26an: Zorion klandestinoa / Clarice Lispector 
    • Ekainaren 8/9an: Karanbola toxikoak / Andoni Urzelai 
    • Ekainaren 22/23an: Zu / Anjel Lertxundi

Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela aurkeztu behar da sarreran.