Tailerra: Ilustrazio mundurako sarrera

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2016ko mar. 14a, 09:45

Izena emateko epea Bizkaiko Foru Liburutegian: apirilaren 1eko goizeko 8:30etatik apirilaren 29ra arte

Jarduera honetan album ilustratuak eta bertako sekuentzia eta pertsonaiak sortzen ikasiko da. Era berean ere, ilustrazioaren kontzeptu garrantzitsuenak eta teknika ohikoenak landuko dira.

Hauxe da tailerraren gidoia:

  • Ilustrazioaren panorama historikoa. Album ilustratua nola egituratu.
  • Collagea eta erretratua.
  • Pertsonaiak nola sortu. Erretratutik pertsonaien espresioaren aldaketetara.
  • Sekuentzia irudiz adierazteko baliabide eta adibideak.
  • Album edo fanzinea egiteko prozedura.
  • Album ilustratuaren proiektua. 

Metodologia aldetik, teoria eta praktika uztartuko dira. Jardueran zehar landuko diren zenbait material irakasleak ekarriko ditu, baina, egunez egun, irakaslearen esanetara egon behar izango da.

   Tailer honen irakaslea Irati Eguren izango da. Euskaraz izango da eta maiatzaren 9tik ekainaren 13ra arte luzatuko da astelehenero, 18:00etatik 20:00etara, Foru Liburutegiko 2. solairuko Tailerren Gelan.

    Tailerra doakoa da. Apirilaren 1eko 8:30etatik apirilaren 29ra bitartean eman ahal izango da izena, Liburutegian bertan edota webgunean (www.bizkaia.eus/foruliburutegia > Kontaktatu > Tailer eta ikastaroak). Gehienez 20 plaza, izen ematearen ordenari jarraiki.

    Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edo Liburutegiko txartela erakutsi beharra dago.