Jardunaldiak: Irakurleak eraikitzen (III): haur eta gazte literaturan balore ez-sexisten eraikuntza

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2016ko mar. 17a, 10:58

Irakurketa sustatzen bitartekari lana egiten dutenei zuzendutako jardunaldiak apirilaren 5 eta 6an Foru Liburutegian, Haurren Liburuaren Egunaren omenez.

  • Datak: apirilaren 5 eta 6an, 18:00etatik 20:30etara.
  • Tokia: Foru Liburutegia, 2. solairua (Hitzaldi Aretoa).
  • Programa:

    apirilaren 5ean:

    18:00. Munduko umeentzako mezuaren irakurketa. Yannick Vergara

    18:15. Hitzaldia: Itsaspeko bihotzak, areto literarioa. Miren Guillo, Mireia Delgado. 

    19:15. Mahai ingurua: Maitasun erromantikoa: printze urdinarengandik komedia erromantikora. Miriam Herbón, Manu López Gaseni.

    apirilaren 6an:

    18:15. Hitzaldia: Begiruneak ipuinak lantzerakoan. Patxi Zubizarreta.

    19:15. Mahai ingurua: Deskodetuz balioak, arketipoak, ereduak, rolak. Arrate Egaña, Josune Muñoz, Asun Agiriano.

  • Oharrak:

Elebiduna, euskara-gaztelera (berehalako itzulpen zerbitzua egongo da).

Sarrera librea edukiera osatu arte (Foru Liburutegira sartu ahal izateko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela erakutsi behar da sarreran).