Jarduera hau zortzi eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Tailerrak sormen prozesuak eta eskulanak egiteak sortzen dituen sentsazio eta emozioak azpimarratu nahi ditu, eta halabar tresna bat izan irakurtzearen bidezko plazerraz gozatzeko eta irakurketara hurbiltzeko. Hona hemen jarduera honen helburuak:
- Umeen artean sormena eta gaitasun artistikoak sortzea.
- Ilustrazio teknika desberdinak ikastea.
- Foru Liburutegia gazteagoei ezagutaraztea.
- Euskararen erabilera sustatzea.
Tailer honen datak eta ordutegiak hauexek dira:
- 1. taldea: maiatzaren 6tik 27ra arte (ostiralero, 18:00etatik 19:30etara)
- 2. taldea: maiatzaren 7tik 28ra arte (larunbatero, 11:30etatik 13:00etara)
- 3. taldea: ekainaren 3tik 24ra arte (ostiralero, 18:00etatik 19:30etara)
- 4. taldea: ekainaren 4tik 25era arte (larunbatero, 11:30etatik 13:00etara)
Tailer honen saio guztiak Foru Liburutegiko 2. solairuaren Tailerren Gelan izango dira.
Hauxe da tailerraren gidoia:
- 1. saioa: Liburuen azalen ilustrazioa, hariekin.
- 2. saioa: Komikien letra 3Dn
- 3. saioa: Botoi baten barruko ilustrazioa.
- 4. saioa: Irudimenezko orri-markatzaileak.
Metodologiari dagokionez, eskulan mota horiei dagokien hainbat material (akuarelak, pintzelak, errotuladoreak, argizariak, etab.) erabiliko dira. Materiala Foru Liburutegiak jarriko du. Tailer guztiak elebidunak izango dira (euskaraz eta gazteleraz, biak batera).
Tailerra doakoa da. Apirilaren 25etik maiatzaren 5era arte eman ahal izango da izena (beti ere epea apirilaren 25ean goizeko 8:30etan irekiko dela kontutan hartuta), Liburutegian bertan edota webgunean (www.bizkaia.eus/foruliburutegia > Kontaktatu > Tailer eta ikastaroak). Gehienez 15 haur onartuko da talde bakoitzean, izen ematearen ordenari jarraiki.