Udako Liburutegiak ezohiko aukera ematen du familiarekin irakurketan murgiltzeko, testuinguru desberdin batetan. Liburuak eta beste funtsa batzuk animazioko jarduerekin osatuko dira (tailerrak, jolasak, ipuin kontalariak, etab.).
Ekainaren 27tik uztailaren 29ra astelehenetik ostiralera (jaiegunak izan ezik) 12:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:30etara, Foru Liburutegi eta Jauregiaren arteko gunean.
Hizkuntza: elebiduna (euskara-gaztelera).
Bertaratze librea (umeekin batera heldu arduradun bat egon beharko da etengabe).