Tailerra: Munduko emakumeen literatura

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2021ko ots. 4a, 09:39
Josune Muñoz-en eskutik

Datak: martxoaren 2tik maiatzaren 18ra (asteartero).

Ordutegia: 17:30-19:30.

Tokia: Foru Liburutegia, 2. solairua, Hitzaldi Aretoa.
 
Inskripzioa: otsailaren 16tik martxoaren 1era (epea otsailaren 16an irekiko da, goizeko 8:30etan).
 
Gehienez: 20 pertsona (hurrenkeraz).
 
Hizkuntza: euskaraz.
 
Programa: deskargatzeko, klikatu hemen.
 
Oharrak:
  • 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera.
  • Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela aurkeztu behar da.
  • Izen-emateak webguneko formularioaren bitartez soilik burutu ahal izango dira. Ez dira egingo, berriz, Foru Liburutegiko beheko solairura bertaratzen.
  • Pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metrotako aldea mantendu behar izango da. Hau bete ahal izateko ez dira aretoaren altzariak tokiz mugituko.
  • Maskara propioa erabili behar izango da etengabe, jarduera osoan zehar, pertsonen arteko 1,5 metrotako aldea beteta ere.
  • Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da aretoan, edozein momentutan erabili ahal izateko.
  • Gela aire girotuaren bitartez aireztatuko da. Honek eraginik izan dezake aretoaren giroan (hotza sortarazten, batik bat).