Tailerra: Escritura creativa

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2022ko urt. 13a, 15:19
Carmen Planok dinamizatuta

Datak: urtarrilaren 31tik ekainaren 6ra (astelehenero).

Ordutegia: 18:00-20:00.

Tokia: Foru Liburutegia, 2. solairua, Tailerren Gela 
 
Inskripzioa: urtarrilaren 19tik 28ra (epea urtarrilaren 19an irekiko da, 8:30etan).
 
Gehienez: 20 pertsona (hurrenkeraz).
 
Hizkuntza: gazteleraz.
 
Programa: deskargatzeko, klikatu hemen.
 
Iragarkia: bistaratzeko, klikatu hemen.
 
Oharrak:
  • 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera.
  • Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela aurkeztu behar da.
  • Izen-emateak webguneko formularioaren bitartez soilik burutu ahal izango dira. Ez dira egingo, berriz, Foru Liburutegiko beheko solairura bertaratzen.
  • Pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metrotako aldea mantendu behar izango da. Hau bete ahal izateko ez dira aretoaren altzariak tokiz mugituko.
  • Maskara propioa erabili behar izango da etengabe, jarduera osoan zehar, pertsonen arteko 1,5 metrotako aldea beteta ere.
  • Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da aretoan, edozein momentutan erabili ahal izateko.
  • Gela aire girotuaren bitartez aireztatuko da. Honek eraginik izan dezake aretoaren giroan (hotza sortarazten, batik bat).