BizkaIdatz XIV. Literatura Saria

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2022ko api. 5a, 09:57

Parte hartzeko epea irekita, 2022ko irailaren 9ra arte

BizkaIdatz XIV. Literatura Sariak bizkaitarren talentua eta sormen literarioa bultzatzea, indartzea eta sustatzea, eta, ondoren, horien zabalkundea egitea du helburu. Bertan hamasei urtetik gorako pertsona fisikoak aurkeztu ahal izango dira; euren lanak originalak izanik, eta ezin direla aurretik argitaratu, ez zati batean, ez osorik, kontutan hartzen.

Parte hartzen dutenek baldintza hauetako bat, gutxienez, bete behar dute: Bizkaian jaioak izatea, bestela, erroldatuta egotea oinarrietako Foru Dekretua argitaratzen denean edo oinarriak argitaratu aurretik urtebetez gutxienez Bizkaian erroldatuta egon izana

Aurreko bi edizioetan, edozeinetan, lehen saria irabazi duten pertsonek saririk jaso ez zuten modalitatean bakarrik parte har dezakete aurtengo deialdian (euskaraz edo gaztelaniaz).

Bi istorio hauetako bat jarraitu behar da:

·         Nire Sarajevo, Gotzone Butronek idatzita.

·         Los imperfectos, Mikel Alvirarena. 

Lehiaketa honen oinarriak eta bertan parte hartzeko inprimakiak  (BI-1BI-2 eta E-5) sarean deskarga daitezke edo, paperaz, Foru Liburutegiko beheko solairuan jaso. 

Idazlanak aurkezteko epea 2022ko irailaren 9ra arte irekita egongo da.

Iragarkia bistaratzeko, klikatu hemen.

Animatu eta parte hartu!