Grupos de lectura en castellano (II)

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2022ko eka. 7a, 12:36

Dinamizatzaileak: Aixa de la Cruz & Iván Repila

Datak: irailaren 1etik abenduaren 22ra, hamabostean behin asteazken ala ostegunetan (bi talde).

Ordutegia: 18:00-20:00.

Lekua: Foru Liburutegia (2. solairua), Hitzaldi Aretoa.
 
Izena emateko epea: ekainaren 22tik 29ra (epea ekainaren 22an goizeko 8:30etan irekiko da).
 
Gehienez: 20 pertsona talde bakoitzean (hurrenkeraz).
 
Hizkuntza: gaztelera.
 
Programa: deskargatzeko, klikatu hemen.

Oharrak:

  • 16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako jarduera.
  • Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edota Liburutegiko txartela aurkeztu behar da.
  • Izen-emateak webguneko formularioaren bitartez soilik burutu ahal izango dira. Ez dira egingo, berriz, Foru Liburutegiko beheko solairura bertaratzen.
  • Pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metrotako aldea mantendu behar izango da. Hau bete ahal izateko ez dira aretoaren altzariak tokiz mugituko.
  • Maskara propioa erabiltzea komenigarria izango da, jarduera osoan zehar, pertsonen arteko 1,5 metrotako aldea beteta ere.
  • Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da aretoan, edozein momentutan erabili ahal izateko.
  • Gela aire girotuaren bitartez aireztatuko da. Honek eraginik izan dezake aretoaren giroan (hotza sortarazten, batik bat).