Abian da 2. Mendi-Bideoen eta Argazkien Lehiaketa, "Ane Rubio gogoan"

Erabiltzailearen aurpegia Gailurra Uribarriko mendi-taldea 2014ko uzt. 22a, 08:39

Iazko arrakastaren ondoren, aurten ere GAILURRA MENDI TALDEAK (Uribarri-BILBO) bideoen eta argazkien lehiaketa antolatu du. Hemendik aurrera, ANE RUBIO GOGOAN izena izango du lehiaketak, aurten joandako lagunaren omenez. Udan honetan, badakizu, sartu zure kamara motxilan eta emaguzu zure abenturen berri argazki eta bideoen bidez. Iaz egin bezala, argazki eta bideo onenak ikusgai jarriko ditugu GAILURRAk antolatzen dituen mendi jaurdunaldietan. Lehiaketaren oinarriak www.gailurra.org webgunean irakur ditzakezu. Animatu eta parte hartu! 1.000 euro baino gehiago banatuko ditugu!

Bigarren urtez, Gailurra Uribarriko mendi-taldeak Mendi-bideoen eta –argazkien lehiaketa antolatu du.

Mendizale amateurren abenturak eta egitandiak erakustea du helburu lehiaketak. Horretarako, parte hartu nahi duenak bere mendi-jarduerak erakusten dituzten bideoak eta argazkiak bidali behar ditu mendi-taldearen helbide elektronikora (gailurra.mt@gmail.com).

Mendizaletasunaren zirrara adierazten duten argazkiak eta bideoak nahi dituzte; beraz, akzioa erakutsi behar dute modu batean edo bestean.

Argazkiak eta bideoak ikusgai jarriko dira www.gailurra.org webgunean eta ikusleek gustuko dutenen aldeko botoa eman ahal izango dute. Beste alde batetik, epaimahai batek ere argazkiak eta bideoak baloratuko ditu eta ikusleen botoarekin batera lanik onenak aukeratu dituzte.

Lan finalistak Gailurra mendi-taldeak urterik urte antolatzen dituen Mendi Jardunaldietan proiektatuko dira eta bertan, ikusleen botoen laguntzarekin, erabakiko da zein diren lehiaketako irabazleak.

Lehiaketaren oinarri guztiak irakur daitezke mendi-taldearen webgunean.

Uda honetan ez ahaztu zure kamara eta eman zure ekintzen berri lehiaketan parte hartuz. Gainera, sari potoloak banatuko dituzte: 400 euro bideorik onenarentzat eta 200 euro argazkirik onenarentzat.

Zorte on!