uriola.eus

24. Mendi-jardunaldiak, bideari jarraituz

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Aurtengoak Gailurra Mendi Taldeak antolatzen dituen 24. Mendi-jardunaldiak izango dira eta beti bezala interesgarriak izango dira, bai horixe!

Aurreko urteetako bideari eutsiz, Gailurrak antolatzen dituen mendi-bideoen eta mendi-argazkien lehiaketek tarte zabala izango dute jardunaldietan. Asko izan dira jaso ditugun bideo eta argazkiak, eta horien bidez, mendizale xumeagoen jarduerak ikusteko aukera izango dugu.

Baina ez gara horretan geratu, eta nazioarteko mendizaleak ekarriko ditugu gure artera bere egitandien berri ematera. Aurten Favresse anaia belgikarrek gozatuko digute arratsaldea, eskalada eta musika nahastuz.

Betiko legez, emanaldi guztiak Bidebarrietako liburutegian izango dira arratsaldeko 19.00etatik aurrera.

 

24. Mendi-jardunaldiak - Egitaraua

Azaroak 4 asteazkena: 'Ane Rubio gogoan' 3. Mendi-bideoen eta mendi-argazkien lehiaketako azken bozketa eta sari-banaketa izango da. Ikusleek sarituak aukeratzeko bozketan parte hartu ahal izango dute.

Azaroak 5 osteguna: Favresse anaia eskalatzaileen hitzaldia izango da. (Hitzaldia gaztelaniaz izango da)

 

gailurra.org

facebook.com/Gailurra

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa