Mendiko bideo eta argazkien 4. lehiaketa

Aupa, lagun! Honezkero oporretan egongo zara edo laster egongo zara. Mendirik mendi ibiltzeko asmorik? Seguru asko plan mundialen bat duzu esku artean oporretan gozatzeko. 

Bada ez ahaztu argazki-kamara eraman eta unerik onenak argazkietan harrapatzeaz; izan ere, uztailean abiatu da Ane Rubio Gogoan 4. mendi-argazkien eta mendi-bideoen lehiaketa. Urtero bezala, sari handiak ditugu banatzeko, baina ez hori bakarrik: argazkirik eta bideorik onenak Gailurra mendi taldeak urtero antolatzen dituen mendi-jardunaldietako egun batean ikusgai jarriko ditugu. Animatu parte hartzen eta ondo ibili oporretan!

gailurra.org

facebook.com/Gailurra-Uribarriko-mendi-taldea