Athleticek bat egin du aurten ere Euskaltzaleen Topagunearen kanpainarekin, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Euskarak 365 egun. Hori da Athleticek eta klubeko hainbat jokalari zein langilek beretzat hartu duten lema. Argazkiak igo dituzte sare sozialetan, kanpainari atxikimendua eman asmoz. Hauxe idatzi du, adibidez, Josu Urrutia presidenteak: “Egunerokoan eutsi gogor ere Euskararen erronkari eta Euskararen partidua irabazi. […]