Urtea “Hasieran bat” diskarekin hasi nuen. Etenaldi amaigabe baten ostean, itzuli zen Gorka Urbizu. Negurako diska perfektua dela esanez definitu daiteke bere azken lana. Ekarri zituen doinu berriek harritu zein poztu egin zituen zale asko, baina ez hori bakarrik, letrek ere izan dute zeresana. “Teoría bat”, “Tren bat”; horrela dira titulu guztiak. Baina ez sinestu, gauza bat baina gehiago ditu diskak, sentimendu bat baina gehiago eragingo dizkizu.
Musikarekin jarraitzeko, udako honenetariko bat izan dena aipatuko dut: “Epelkeriaren kontra”, Nakarren bigarren diska, bueno EPa. Sintetizatzaileak, erritmo biziak eta letra potenteak dira Donostiako taldearen ezaugarriak, eta bigarren kaleratze hau ez zen gutxiago izango. Batek baina gehiagok dantzatuko zuen jadanik “Xamurtasun erradikala” edo “MGGDP”-rekin, eta ez bada ahala, entzun, ez zarete damutuko.
Musika eta musika. Hori ez da urteko bakarra izan eta horren adibide da “Bizkarsoro” filma. Bai, badakit, ez da aurtengoa baina aurten ikusi dut, beraz, kulturaren wrapp hontan sartzea erabaki dut. Euskararen historia eta haren presentzia zein mantenua Iparraldean da pelikulak jorratzen duena, ondo jorratu ere. XX.mende hasieratik bukaeraraino Bizkarsoro fikziozko herria erakusten digu, I. Mundu Gerratik Ikastolen sorreraraino. Fikzioa bada ere, zerbait momentutan istoriaren parte zarela sentituko duzu. Larrialdi linguistikoan gauden hontan, ez itxaron hurrengo euskararen egunera eta ikusi aukera baduzu.
Bukatzeko, liburu bat gomendatu nahiko nuke, hau ere 2023koa, zer egingo diogu. Seguruenik azkena izango naiz “Maitasun kapitala” irakurtzen eta orain ulertzen dut eleberriak izan duen ospea. Erromantikoaz gain, Karmele Jaiok primeran erretratatzen ditu pelikuletan gutxitan agertzen den lagun arteko maitasuna, norberak bere buruarearekiko duena,etab. Bazen garaia. Gaiak intentsoegia badirudi ere, mesanotxean gutxi irauten duen horietakoa da, berehala irakurtzen baita. Orain, irakurtzeaz bukatuta, memorian irauten duen horietakoa ere badela esango dut, zaila da ahazten.
Eta honaino nire gomendioak. Gabonetan asperturik daudenentzat, lehengusuekin jolasteaz nekatu direnentzat edota gehiago ikasi ezin dutenentzat, hortxe doaz nire iradokizunak.