Proiektuetan oinarritutako metodologiaz

Erabiltzailearen aurpegia GurAbusu 2019ko ots. 14a, 09:49

2019ko otsailak 13an, Abusu Ikastolako VII. Jardunaldi Pedagogikoen baitan, bigarren saioa burutu zen. Gaia “Proiektuetan oinarritutako metodologiak”. Eta hizlariak Urtza Garai, UPV-EHUko Berrikuntza metodologikorako zuzendaria, eta Maider Huarte, Ingenieritzako Eskolako irakaslea. 50 lagun inguru bertaratu ziren. Gaiak adin guztietako haurren gurasoengan pizten du interesa.

Garai eta Huarte irakasleek unibertsitatean dituzten berrikuntzako praktika onen adibideak ekarri zizkiguten. UPV-EHUn urteak daramatzate hezkuntza berrikuntzarako formakuntza ematen, programa eta proiektu ezberdinen bidez.

Eun, metodologia aktiboetan oinarritutako irakaskuntza-ikaskuntza aplikatzen hasiak dira unibertsitateko ikasketa batzuetako zenbait arlotan.

Hizlari hauen kasuan, hain zuzen ere, Magisteritza eta Ingenieritzako ikasleen arteko sinergiak lortzea dute helburu nagusia, euren arteko elkarlana aurrera eramateko, teknologia berriak erabiliz.

Ikasleek, proiektu honen bidez, benetako bezero batentzat app bat diseinatu behar dute. Horretarako, magisteritza eskolakoek testuinguru linguistiko baterako aplikaziorako edukiak diseinatzea eta ingenieritzakoek mobil baterako aplikazioaren programazioa garatzea izango dute helburu, gizartean eragina izango duen produktu bat sortuz.

Metodologia aktibo hauen bidez ikasleen elkarlanerako motibazioa eta ikasten ikasteko grina pizten dira,  jarrera aldaketa positiboak ere nabarmenak dira, ikasketa prozesuaren arduraduna ikaslea bera delako,  ikaskuntza esanguratsua delako eta, horretaz gain, ikasleek gizarteari zerbait eskeintzea ere badutela ikusten dutelako.

Abusu Ikastolan proiektuetan oinarritutako metodologia hau duela urte batzuetatik dago martxan. Orain arte, honek gurasoengan seme-alaben etorkizunari begira zalantza batzuk sortarazten ditu: ondo prestatuta egongo dira ikastolatik ateratzean? Ze beste gaitasun lortzen dira metodologia honen bidez? Nola lagun diezaiekegu umeei euren ikaste-prozesuan?

Zalantza hauei erantzun zaie solasaldian.