UNICEF eta Nigerren aldeko lasterketa solidarioa

Erabiltzailearen aurpegia GurAbusu 2019ko mar. 17a, 22:15

UNICEFen bidez Nigerri elkartasuna agertzeko lasterketa antolatu dute Abusu Ikastolako LH5eko haurrek. Martxoak 22an, ostiralez, goizeko 11etan Abusuko Ibaieder parketan burutuko da lasterketa solidarioa, Tantaz tanta Niger lagundu dezakegu lelopean.

Tantaz tanta Niger lagundu dezakegu lelopean Abusu Ikastolako LH5eko haurrek lasterketa solidarioa antolatu dute.

Berau martxoak 22an, ostiralez, ospatuko da, Abusuko Ibaieder parkean, goizeko 11:00etan hasita. Dortsala euroan saldu eta batutako diru guztia UNICEF erakundeari emango diote, Nigerrekiko elkartasun programetara bidera dezan.

Abusu Ikastolan haurrek proiektuka lan egiten dute eta aurtengoan, lasterketa solidario hau LH5eko haurrek landutako proiektuetako baten baitan dago. Dirua bideratzeaz gain, munduak behar besteko aberastasuna izan baduela helarazi nah dute eta elkartasunaren premiaz kontzientzia piztu.

Izen emate eta argibide gehigorako 944.339.203 telefonora jo.