Eskozian ikusitakotik ikasten ari dira Abusu Ikastolan. Ikasturte hasieratik, Koldo Prieto Heziketa Fisikoko irakasleak gidatu du "Guk korrika, zuk zergatik ez?" egitasmoa. 50 lagun inguru hurbiltzen dira zenbaitetan, martitzen eta eguenez, Ibaieder parkearen inguruan laisterka aritzera. DBHko nerabeak gehienak.
Ikastolako langile eta gurasoak ere ondo etorriak dira ekimenean. LHko haurren kasuan, gurasoen laguntza ezinbestekoa da. Ikasleak, alaiago eta motibatuago egonik, eskolan kontzentratuago egoten ere laguntzen die ekimenak. Osasunerako kirolak dituen onurak ere azpimarratu ditu Prietok, besteak beste, haur obesitatearen egunaren harira deitu dioten komunikabideen aurrean. Gaztelerazko irratien deiakizan ditu orain artean, SER nahiz Radio Euskadi. Honatx lehenaren audioa.
Ikastolara autobusez heltzen diren haurrei ere ekimen hau jolasorduan eskaintzeko asmoa badago eta, jarraipenaren arabera, egun gehigotara zabaltzea ere posible da. Abusu Ikastolaren natur ingurua "paregabea da" korrika egiteko Prietoren esanetan, kañuen pasealekutik buelta eman berritan.