Bolintxu Bizirik nahi dutela aldarrikatu dute Abusu Ikastolako LH5eko haurrek

Erabiltzailearen aurpegia GurAbusu 2020ko ots. 5a, 17:21
#BolintxuBizirik plataformaren azalpenak entzunda, #Bolintxubizirik nahi dutela erabaki dute Ikastolako LH5eko haurrek. Naturgunearen defentsan ordubeteko plantoa egingo dute otsailak 7an, eta otsailak 29ko manifestaldia ere babestu dute.
#Bilbo inguruko naturgune babestu ei zena #SuperSur errepideak nola kaltetuko duen jakin ostean, #BolintxuBizirik nahi dutela aldarrikatu dute Abusu Ikastolako LH5eko haurrek. Bertako ekosistemak kalte atzeraezinak eragingo dituela eta, otsailak 7 eta 29rako protestetan parte hartzeko deialdia egin dute.