Bertso Saio Digitala Abusu Ikastolaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia GurAbusu 2020ko mar. 27a, 17:28
Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabalen ahotik, bertso saio digitala antolatu du Abusu Ikastolak, Gurabusu guraso euskaldunen taldearekin lankidetzan. Bazkaria bertan behera utzi behar izan ostean, Bizkaiko egungo bertsolari txapelduna eta finalista bihar, martxoak 28, 15.30etan konektatuko dira ikastolako zaleekin. Gozatu eta koronabirusak uzten duenean, elkartuko gara berriro bazkaritan!
Halabeharrak bertso bazkaria etenarazi ostean, Enbeita eta Ibarzabalekin bertso saio digitala antolatu du Abusu Ikastola eta Gurabusu guraso euskaldunen batzordeak. Iaz Enbeita eta Uxue Alberdi gurean izan ostean, aurten geu sartuko gara Meet bidez Onintza eta Nerearen ordenagailuetan.