Bertso saio digitalak Abusu Ikastolaren bueltako 55 etxe lotu ditu 2020an martxoak 28arekin. Bizkaiko txapeldun eta finalista diren Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal filtrorik gabe eta ahal bezalako estaldurarekin jardun dira, Aitor Izagirre gaijartzailearen tele-agindutara. Zuzeneko bazkariaren faltan (eta Enekoren bazkari goxoak gomutan) hurrengo batean analogikoan jarduteko asmoz agurtu dute elkar bertaratutakoek, orudu erdi pasako saiotxoaren ostean.
Laburra baina ez motza. Halaxe joan da Abusu Ikastolako bertso saio digitala. Sukaldetik, sofatik, txirringa estatiko gainetik... norberak norbere erara antolatu du Abusu Ikastolaren bertso saio digitalaren jarraipena. Onintzaren estalduraren gorabeherez harago, eta Izagirrek jarritako gaiez gain, puntukako saioa ere izan dute bi bertsolariek, amaieran txalo zaparra ere bihurtu dena. 55 konexio batu dira eta chat-a ere mugitu da apur bat, bertsoen joan etorrian. Aupa neskak eta eskerrikasko Nerea eta Onintza, egindako ahaleginagatik. Hurrengoan aurrez aurre!