Aste honetan agurtu du ikasturtea Abusu Ikastolako DBH4ko ikasle taldeak. Agur berezirako bideoa osatu zieten hainbat pertsona ezagunek eta tartean zen Beñat Etxebarria jokalaria. Handik gutxira bere agurra euskara hutsez jakinarazteagatik, Mikel San Josegaz batera mehatxatu eta iraindu dute. Hori ikusirik, Abusu Ikastolako Artezkaritza Batzordeak babesa adierazi die ohar honen bidez.
Euskaratik eta euskaraz bizitzeko ahaleginean, eskerrak eman nahi dizkiegu bideoan partehartuz lagundu ziguten hainbat pertsona ezaguni ere, kultura eta kiroleko erreferenteak guztiontzat. Beñat eta Mikel lagun eta eredu izan ditugu bide horretan #guerebai