Eusko Jaurlaritzak sartua zuen Abusu-La Peña izena bere mapa toponimikoan, 2016tik. Bilboko Udalak, aldiz, 2014koan ez zuen Abusu izena aitortuta eta, hortaz, Bilbobuseko 56. linearen izenean, kasu, ez zen Abusu agertzen. Aldiz, Euskaltzaindiak aitortua zion zilegitasuna mikrotoponimoari, Ibaizabal landaren ondoko guneari eta El Ponton errota historikorainokoari.
Horrenbestez, Juan Mari Aburto alkateak gaia aztertzeko publikoki hartutako konpromisoa beteko du. Eta ia 200 lagunetik sinatutako eskakizuna erantzun, tartean Gurabusukide asko.
Era berean, Boluetaraino eraikiko den luzapenean, Euskotren konpainiak txio bidez jakinarazi du aldaketa kontuan hartuko duela. Geltoki berria Abusu Ikastola ondoan legoke. Gurabusuren idatziz geltokiaren izenak nahitaez egin beharko lioke erreferentzia Abusuri, ikastolari edo biei.