2020an Covid-19ak aurrez-aurreko saioa zapuztu arren, online erantzuna eman zitzaion Abusu Ikastolatik. Onintza Enbeita eta Nerea Ibarzabal pantailaz bestaldean ikusentzun behar izan genituen.
2021ean, berriz ere, bertso bazkari analogikoa bueltan da. Covid neurri guztiak gordez, kultura segurua delako ustean: oraindik ere Bizkaiko txapelduna dena eta azken finaletan ere indar berezia erakutsi duen beste emakume bat hurbilduko dira gurera.
Litekeena da jatordua kanpoko estalkipean egin beharra eta, edukiera mugak tarteko, ahalik azkarren izen ematea komeniko da.