Bizi gira... kutxa bira! Laudio - ABUSU - Deustua

Erabiltzailearen aurpegia GurAbusu 2021ko api. 28a, 18:15

Martxoak 20an Argentinako euskal diasporan abiatuta, Iparra Hegoa fundazioak martxan du "Bizi gira... kutxa bira!" egitasmoa. Segurara (Gipuzkoa) bidean, Euskal Herrian bi hilabetez izango da kutxa bidaiaria, euskararen aldarria lau haizeetara zabaltzen. Apirilak 30ean, Laudiotik Bilborakoan, Abusu Ikastolak aterpetuko kutxa eta Deusturaino emango dugu erreleboa.

Iparra Hegoa fundazioak "Bizi gira... kutxa bira!" egitasmoa martxan du. Martxoak 20tik diasporan abiatuta, Argentinan, Seguran amaituko du ibilaldia Euskal Herrian, 7 lurraldeetan 2 hilabetez ibili eta gero.

Kutxa Laudiotik da etortzekoa gurera, goizez, eta Deustura eramango dugu barikuan bertan, apirilak 30, bere bidea jarrai dezan. Arrastian ikastolan agurra egingo zaio eta Ibaizabalen behera 18.00ak aldera abiatu. 

Oinez, txirringaz, kaiakez... baina gehienez 6ko taldeetan, segurtasun arauak betez. Abusu Ikastola osatzen dugun guztion Euskara eta Euskal kulturarekin dugun konpromisoari eutsiz, egitasmo honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Parte hartzeko eman izena: abusu@ikastola.eus


Ostiral honetan, apirilak 30, beraz, hitzordua dugu Euskararekin eta Abusu Ikastolarekin!!!!