Abusu 1983 aurretik eta ostean

Erabiltzailearen aurpegia GurAbusu 2021ko mai. 4a, 13:50

1983ko uholde izugarriek ibaia berbideratzeko lanak eragin zituzten Abusun; eta ez nolanahikoak. Ibaieder parkea sortzea eta San Kristobal irla desagertzea eragin zuten, besteak beste.

Irudi honetan ikusi liteke, gutxi asko, Ikastolatik eta Kañuen pasealekurakoa nola biribildu zen, irla non zegoen eta, ezerezetik, nola atera zen Ibaieder parkea, egun auzotar eta kanpokoen gozagarri berde.