Abusu da La Peña

Erabiltzailearen aurpegia GurAbusu 2021ko mai. 13a, 09:08

Nahi baino beranduago eta nahiago genukeen hurrenkeraren alderantzira. Baina halako batean, Bilbobusek Abusu auzoaren euskal izen ofiziala eraman du bere autobusen kopetetara. Eskakizuna alkatearenganaino pandemia aurretik iritsia zen, baina erakunde publikoek sarri erakusten duten moteltasunaren isla ere bada, hain erabaki merke eta errazak zein luze jo dezaketen ikustea. Euskalzaletasunean txapeldun izatetik urrun da Bilbo. Baina bertako euskaldunak ez gaude prest bigarren mailako herritar izateko. Ez horixe.

Bilbotar guztiek eta Abusu Ikastolako gurasoak tartean, auzoaren izen euskalduna daramaten autobusak ikusiko dituzte aurrerantzean Ibaizabalen eta Kale Nagusian gora eta behera. La Peña - Abusu hobetsi du Bilbobusek Abusu - La Peña geure proposamenaren gainetik, baina oso luze jo duen eskakizun baten amaiera da hau. Poztekoa, pauso txikia izan arren. Tranbiaren geltoki berriari ere Abusu ezartzea da gure helburua eta nahia. Autonomiari tildea kentzea edo Zamakolari c-rik ez ikustea bezain. Aurrera Bilbo euskalduna!